sarrera

2011/05/11

Bideoa bihurtu

BIDEO BAT SORTU MOVIE MAKER ERABILIZ

Aurreko saioan poema bat grabatu zenuten. Gaurko saioan poema horri irudiak ipiniko dizkiogu, hau da, poema irudietan birsortuko duzue. Horretarako Movie Maker programa erabiliko duzue

Movie Maker Windowseko programa bat da , beraz ordenagailu guztietan dago eta ez dugu instalatu behar.

Programa honekin bi gauza egin ahal dugu:
  • guk grabatutako bideo bat editatu (moztu zati bat, tituluak ipini, audio manipulatu, musika sartu...).
  • edo irudiekin bideo antzeko bat montatu. 
Bigarren aukera izango da gaur erabiliko duguna. Poemak adierazten dituen sentimendu eta emozioak islatzen dituen argazkiak aukeratu, programan sartu, efektuak eta transizioak gehitu eta grabatutako audio artxiboa (poema) txertatu. Emaitza: bideotxo bat izango dugu.

No hay comentarios:

Publicar un comentario