sarrera

2011/05/11

Bideoa bihurtu

BIDEO BAT SORTU MOVIE MAKER ERABILIZ

Aurreko saioan poema bat grabatu zenuten. Gaurko saioan poema horri irudiak ipiniko dizkiogu, hau da, poema irudietan birsortuko duzue. Horretarako Movie Maker programa erabiliko duzue

Movie Maker Windowseko programa bat da , beraz ordenagailu guztietan dago eta ez dugu instalatu behar.

Programa honekin bi gauza egin ahal dugu:
  • guk grabatutako bideo bat editatu (moztu zati bat, tituluak ipini, audio manipulatu, musika sartu...).
  • edo irudiekin bideo antzeko bat montatu. 
Bigarren aukera izango da gaur erabiliko duguna. Poemak adierazten dituen sentimendu eta emozioak islatzen dituen argazkiak aukeratu, programan sartu, efektuak eta transizioak gehitu eta grabatutako audio artxiboa (poema) txertatu. Emaitza: bideotxo bat izango dugu.

audio poema

Hona hemen grabatu dugun poema

Entzun eta gero saiatu zuk zure grabaketa egiten.

Entzumena: Mihi luze bideoa

2011/04/07

17.korrika kanta eta letra

Mingan zorroztuak ginen
Zuri, hori, berde eta gorri ginen
Barakaldon beterano ginen
Arriskua ginen, erromeria ginen

Su iraultzaile ginen
Enpresari eta sindikatu ginen
Lesbiana, hereo, gay ginen
gehiegi izan ginen, nahiko ez ginen

Euskalakari izango gara!
Pausoz pauso, gelditu barik
Pausoz pauso, maitatu, ari...

Pausoz pauso, euskalakari!

Eserita zer itxoiten zenuen?
Beldurtuta, nekatuta ote zinen...
trena pasa da ta zu begira hemen
Ukabila ginen eta hitza ginen

Euskalakari izango gara!


2011/04/06

miércoles 6 de abril de 2011


 ENTZUMENA LANTZEKO
Bloga sortu dugu. Interneten espazio berri bat zabaldu dugu, baina orain bete behar dugu. Zer egingo dugu tresna horrekin? Zertarako erabiliko dugu? Aurreko post batean argitaratutako aurkezpenean adibide batzuk ikusi ditugu. Denetarik egin ahal dugu blogean. Guk, hasteko, entzumena lantzeko jarduera bat diseinatzea eta blogean ikasleei aurkeztea proposatzen dizuegu.




Trebatasun hau lantzeko bi aspektu kontuan hartu behar dugu:
    - zer entzun: audioak topatu
    - zelan antolatu jarduera: audio hori entzunten dutenenan ikasleek zer egin behar duten diseinatu behar dugu.


 Non topatu audioak?
  • Interneten hainbat baliabide topa daitezke. Hemen uzten dizkizuegu euskeraz audioak topatzeko egokiak izan ahal diren helbide batzuk:

Zelan antolatu jarduera? Zer egin behar dute ikasleek?
        Horretarako dokumentu batzuk hartuko ditugu abiapuntu:

        Hona hemen holako jardueren adibide batzuk:

        Galderak erantzun: Ezagutzen al dituzu pertsonaia guztiak?

        2011/03/24

        HIZKUNTZA ETA IKTEN ERABILERA

        Hizkuntza irakasteko eta ikasteko orduan oso garrantzitsua da IKTak erabiltzea. Horrela ikasleek bere lanak egiteaz gain, besteei erakutsi eta azaldu egin dezakete.
        Horra hor 4. DBHko ikasle batzuk egindakoa ihauteriei buruz

        <

        2011/03/23

        Ongi etorria gure blogera

        Blog hau sortu dugu institutuan ikasturtean zehar landuko ditugun hainbat lan konpartitzeko asmoz. Beraz, hauxe izango da gure topagunea.