sarrera

2011/04/07

17.korrika kanta eta letra

Mingan zorroztuak ginen
Zuri, hori, berde eta gorri ginen
Barakaldon beterano ginen
Arriskua ginen, erromeria ginen

Su iraultzaile ginen
Enpresari eta sindikatu ginen
Lesbiana, hereo, gay ginen
gehiegi izan ginen, nahiko ez ginen

Euskalakari izango gara!
Pausoz pauso, gelditu barik
Pausoz pauso, maitatu, ari...

Pausoz pauso, euskalakari!

Eserita zer itxoiten zenuen?
Beldurtuta, nekatuta ote zinen...
trena pasa da ta zu begira hemen
Ukabila ginen eta hitza ginen

Euskalakari izango gara!


2011/04/06

miércoles 6 de abril de 2011


 ENTZUMENA LANTZEKO
Bloga sortu dugu. Interneten espazio berri bat zabaldu dugu, baina orain bete behar dugu. Zer egingo dugu tresna horrekin? Zertarako erabiliko dugu? Aurreko post batean argitaratutako aurkezpenean adibide batzuk ikusi ditugu. Denetarik egin ahal dugu blogean. Guk, hasteko, entzumena lantzeko jarduera bat diseinatzea eta blogean ikasleei aurkeztea proposatzen dizuegu.




Trebatasun hau lantzeko bi aspektu kontuan hartu behar dugu:
    - zer entzun: audioak topatu
    - zelan antolatu jarduera: audio hori entzunten dutenenan ikasleek zer egin behar duten diseinatu behar dugu.


 Non topatu audioak?
  • Interneten hainbat baliabide topa daitezke. Hemen uzten dizkizuegu euskeraz audioak topatzeko egokiak izan ahal diren helbide batzuk:

Zelan antolatu jarduera? Zer egin behar dute ikasleek?
        Horretarako dokumentu batzuk hartuko ditugu abiapuntu:

        Hona hemen holako jardueren adibide batzuk:

        Galderak erantzun: Ezagutzen al dituzu pertsonaia guztiak?