miércoles 6 de abril de 2011
ENTZUMENA LANTZEKO Bloga sortu dugu. Interneten espazio berri bat zabaldu dugu, baina orain bete behar dugu. Zer egingo dugu tresna horrekin? Zertarako erabiliko dugu? Aurreko post batean argitaratutako aurkezpenean adibide batzuk ikusi ditugu. Denetarik egin ahal dugu blogean. Guk, hasteko, entzumena lantzeko jarduera bat diseinatzea eta blogean ikasleei aurkeztea proposatzen dizuegu.
Trebatasun hau lantzeko bi aspektu kontuan hartu behar dugu:
- zer entzun: audioak topatu
- zelan antolatu jarduera: audio hori entzunten dutenenan ikasleek zer egin behar duten diseinatu behar dugu.
Non topatu audioak?
- Interneten hainbat baliabide topa daitezke. Hemen uzten dizkizuegu euskeraz audioak topatzeko egokiak izan ahal diren helbide batzuk:
- EITB (Telebista)
- EITB (Irratia)
- HIRU.com Mediateka
- HABE Ikasbil. Entzungoa
- HABE Ikasbil. Bideoak
- Dokumentu honetan hainbat baliabide biltzen ditu Maribi Apraizek. Sartu eta arakatu.
- Beste dokumentu honetan erderaz lan egiteko beste helbide batzuk ere topa daitezke
- Agenda Web
- YouTube
Horretarako dokumentu batzuk hartuko ditugu abiapuntu:
- Estrategias para trabajar la comprensión oral
- Hizkuntza Gaitasunaren barruan, Entzumena Dimentsioa ebaluatzeko adierazleak
- Ebaluazio Diagnostikorako prestatutako item liberatuak
- DBH curriculumeko entzumenarekin bereziki zerikusia duten ebaluazio irizpideak
Hona hemen holako jardueren adibide batzuk:
- Miren Linazaren Audioescucha bloga
- Ricardo Martinezen Fonoteca Escolar
- Carlos Diezen Comprensión wikia
Galderak erantzun: Ezagutzen al dituzu pertsonaia guztiak?
No hay comentarios:
Publicar un comentario